Arineketan Duo Logo

Kontzertua Elgoibarko Herri Antzokian

Arineketan kontzertuan

Xehetasunak

Noiz? 2022-01-17
Ordua: 12:30

Non? Pedro Muguruza Etorbidea, 7, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

Antolatzailea: Inazio Bereziartua Musika Eskola

Ekitaldiari buruz

Datorren Astelehenean, urtarrilaren 17an, San Anton egunez, gure ikuskizuna aurkeztuko dugu Elgoibarko Herri Antzokian Inazio Bereziartua Musika Eskolak antolatuta.

J.I. Iztueta folklore biltzaileak jasotako euskal doinu zahar eta erritmoei hautsak kendu eta sorkuntza propioen ikuskizuna izango da, aspalditik datorren adiskidetasunean oinarrituta. Txistua eta pianoa bateratuz jolasak eta dibertsioak bat egingo dute ikuskizunean eta musikariek ezezik Ibarrako Alurr dantza taldeko bi dantzarik hartuko dute parte emanaldian.